Itxi

Artea

Erreserbak, irekita

"Hondalea" ekainaren 1ean irekiko dute berriro

N. V. | EITB Media

Santa Klara uharteko instalazioa bisitatzeko txanda webgune bidez erreserba daiteke dagoeneko. Iaz, 16.000 bisita izan ziren.

  • "Hondalea"

    "Hondalea"

"Hondalea" ekainaren 1ean irekiko dute berriz, eta erreserba sistema abian da jadanik webgunean.

Cristina Iglesiasen instalazioa ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean bisitatu ahal izango da, 11:00etatik 18:30era 30 minutuero, txanda bakoitzeko gehienez 20 pertsonarekin. Bisita doakoa da, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da.

Halaber, uztailaren 1etik irailaren 11ra, 11:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara, bisita gidatuak egin ahal izango. Hainbat hizkuntzatan eskainiko dira, eta bi orduko iraupena eta 25 euroko prezioa izango dute. Bisitak 8 eta 20 pertsona bitartekoak izan beharko dira, eta erreserba egin beharko da horretarako ere.

Horretaz gain, maiatzaren 16tik ekainaren 30era eta irailaren 12tik urriaren 31ra eskola bisitak edo bisita soziokulturalak egingo dira, astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez. Bisita espezifiko horietarako erreserbak Cristina Eneako Hezkuntza Sailarekin egin beharko dira zuzenean 943 453526 telefonoan edo cristinaenea@donostia.eus-en.

"Hondalea"k 2021eko ekainaren 5ean hartu zituen lehen bisitariak, irailaren 30era arte, eta 14.116 pertsonak bisitatu zuten obra. Irailaren 15etik urriaren 30era bitartean eskola taldeekin eta elkarte soziokulturalekin egindako bisitetan, guztira 1.495 pertsonak hartu zuten parte, 62 taldetan.