Itxi

Artea

Turismoa

Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egongo da astelehen honetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Abenduaren 5 honetan irekita egongo da, Konstituzio Zubiaren harira izan daitezkeen turista kopuru handia hartzeko helburuz. Abenduaren 3tik 11ra bitartean, museoa 10:00etatik 18:00ak arte egongo da irekita.

  • Bilboko Guggenheim Museoaren irudia. Argazkia: Luis Dadebat

    Bilboko Guggenheim Museoaren irudia. Argazkia: Luis Dadebat

Astelehen honetan, abenduak 5, jaiegunaren bezperan, irekita egongo da Bilboko Guggenheim Museoa, Konstituzio Zubiaren harira izan litezkeen turista kopuru handia hartzeko helburuz.

Abenduaren 3tik 11ra bitartean, museoa 10:00etatik 18:00ak arte egongo da zabalik. Hortaz, ordubete arinago itxiko dute, museoaren 25. urteurrenaren harira "Immersions" ekitaldia programatuko dutelako.  

BBK-k babestutako "Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte" erakusketaz gozatzeko aukera izango dute egunotan museora hurbiltzen diren bisitariek.

Guggenheim Museoaren bilduma osoaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du erakusketa horrek, hiru ardatz tematikoen inguruan: "Historia markatzen" (3. solairuan), "Narratibak zabaltzen" (2. solairuan) eta "Bizitza materiala" (1. solairuan).