Itxi

Artea

Atzoko eta gaurko emakume artistak lotu ditu Arte Ederren Bilboko Museoak

Bilboko museoak Tamara Garcia Iglesias zinemagileari eskatu dio zortzi artista garaikide museoaren bildumako zortzi artelanen aurrean jartzeko, bideo formatuan genealogia artistikoak lotzeko.

  • Amaya Suberviola, Mari Paz Jimenezen lanaren aurrean

    Amaya Suberviola, Mari Paz Jimenezen lanaren aurrean

"Ikuspuntuak" bideo programaren bigarren sorta aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak, atzoko eta gaurko artisten artean genealogia bat marrazteko. Ikus-entzunezko proposamen honen lehen alea "Ikuspuntuak I. Gorputzak" izan zen, iazkoa, eta aurten "Ellas" hitza gaineratu diote izenburuari.

Gaztelaniazko zortzi bideok osatzen dute proiektua (euskarazko edo ingelesezko azpitituluekin), eta artista hauek dira protagonistak: Estibaliz Sadaba, Mabi Revuelta, Elena Goñi, Maider Aldarsoro, Malus Arbide, Bego Anton, Amaya Suberviola eta Lorea Alfaro.

Bideoetan, artelan hauek aletuko dituzte artista horiek: "Emakumea eserita haurra besoetan duela" (Mary Cassatt), "Passage des miroirs" (Maria Helena Vieira da Silva), "Izenbururik gabea" (Isabel Baquedano), "Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak (Sofonisba Anguissola), "Costume pour Gaby" (Sonia Delaunay), "Sarrioa etzanda" (Rosa Bonheur), "Nukleo organiko plastikoa" (Mari Paz Jimenez) eta "Femme assise" (Maria Blanchard).

Guztira, 12 minutu inguruko zortzi bideo dira, eta museoaren Youtubeko kanalean eta 17. aretoan izango dira ikusgai.  

Elena Goñi, Isabel Baquedanoren lanaren aurrean, "Ikuspuntuak II" dokumentalean