Publizitatea
Itxi

2017/02/02

12:24

Bertsolaritza

Mutrikun

Jon Azpillaga bertsolaria zendu da, 81 urterekin

eitb.eus

Lau aldiz parte hartu zuen Txapelketa Nagusietan, eta behin lortu zuen Bizkaiko txapeldun izatea.

  • Jon Azpillaga bertsotan. Argazkia: EiTB

    Jon Azpillaga bertsotan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jon Azpillaga Urrutia bertsolaria hil da gaur Mutrikun, 81 urte zituela. Pasaian sortu arren (1935eko azaroaren 26an), gazte-gaztetatik Bizkaira egin zuen salto familiarekin bizitzera, Berriatura, hain zuzen ere. Bertan, 20 urte eman zituen baserriko zereginetan. Ondoren, urte bat eman zuen Ondarroako orfeoian tenore gisa. 1960an, Mutrikura pasatu zen, eta baita bertan ezkondu ere.

60ko hamarkadan, Frankismoa indarrean zela, sarri-sarri aritu zen plazan, saioetan Jon Lopategi lagun zuela.

Lehiaketetako ibilbideari dagokionez, lau aldiz iritsi zen Txapelketa Nagusietako finaletara: 1960, 1962, 1980 eta 1982an (azken bi horiek, aro berrikoak). 1961ean, Bizkaiko txapela jantzi zuen. Bizkaiko txapelketetan, gainera, hirutan geratu zen bigarren (1959, 1960 eta 1962) eta behin hirugarren (1964).

Iturria: Eusko Media Fundazioa

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;