Itxi

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Etxahun Lekue garaile, Tolosako azken final laurdenean

E.J | EITB.EUS

Lekuerekin batera, Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak lortu dute finalerdietan sartzea. Guztira, 18 bertsolari arituko dira hurrengo fasean, datozen urriaren 28an Bastidan jokatuko den saiotik hasita.

0:50

1.250 lagunen aurrean jokatu zen atzo, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren eta azken final laurdena, Tolosan. Etxahun Lekue izan zen onena, 673 puntu eskuratuz, eta zuzenean finalerdietara pasatu zen, Maddalen Arzallus eta Jon Maiarekin batera. Hauek izan ziren bertsolari guztien puntuazioak, hurrenez hurren:

1-      Etxahun Lekue 673 puntu

2-      Maddalen Arzallus 670 puntu

3-      Jon Maia 662,5 puntu

4-      Beñat Lizaso 646,5 puntu

5-      Xabat Galletebeitia 636 puntu

6-      Eneko Lazkoz 607 puntu

Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu ziren epaile lanetan, eta Nerea Goñik eta Joxe Mari Altunak egin zituzten idazkari lanak

Finalaurrekoetarako 18 sailkatuak

Behin final laurdenak amaituta,  hauek dira finalaurrekoetarako sailakatu diren 18 bertsolariak, puntuazio handienetik txikienera:

1-      Oihana Iguaran

2-      Alaia Martin

3-      Miren Amuriza

4-      Nerea Ibarzabal

5-      Agin Laburu

6-      Iñaki Apalategi

7-      Julio Soto

8-      Unai Agirre

9-      Jon Martin

10-   Etxahun Lekue

11-   Maddalen Arzallus

12-   Nerea Elustondo

13-   Jon Maia

14-   Jone Uria

15-   Nahikari Gabilondo

16-   Miren Artetxe

17-   Beñat Iguaran

18-   Aimar Karrika

Hauei guztiei duela lau urte finalista izan ziren sei bertsolari batuko zaizkie: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Lau saiotan jokatuko dira finalaurreko horiek: Urriaren 28an Bastidan, azaroaren 1ean Irunen, azaroaren 4ean Maulen eta azaroaren 12an Durangon. Bertsozale.eus webgunean kontsulta daitezke saio bakoitzaren ordutegiak eta egongo diren bertsolariak.

Bestalde, gaurko 'Hitzetik Hortzera' saioak Zumaia eta Tolosako bertsoaldi onenak eskainiko ditu 15:00etik aurrera, ETB1en.