Bertsolaritza
Bertsolari Txapelketa
Aitor Mendiluzek irabazi du lehen itzuliko azken finalaurrekoa
eitb.eus
Andoaingo bertsolariak 740,5 puntu lortu ditu. Finalaurrekoetako lehenengo itzulia amaituta, bigarrenera sailkatu diren bertsolarien izenak eman dituzte ezagutzera.
Aitor Mendiluzek bildu ditu puntu gehien azaroaren 12ko igande arratsaldean Durangon izandako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen itzuliko azken finalaurrekoan.
Mendiluzek 740,5 puntu lortu ditu, eta finalaurrekoetako bigarren itzulian aritzeko txartela eskuratu du horrela. Beraz, Andoaingo bertsolaria oholtza gainean izango da berriro abenduaren 2an, Iruñean.
Durangoko saioaren puntuazioak
Aitor Mendiluze: 740,5 puntu
Miren Amuriza: 678,5 puntu
Jon Maia: 675 puntu
Oihana Iguaran: 671 puntu
Iñaki Apalategi: 648 puntu
Miren Artetxe: 639 puntu
Igande honetako saioa Durangoko Landako Gunean egin dute, eta 2.000 lagunetik gora bildu dira bertan. Finalaurrekoetako lehen itzulia amaituta, bigarrenera sailkatu diren bertsolarien izenak eman dituzte ezagutzera:
Maialen Lujanbio (Irungo irabazlea)
Sustrai Colina (Bastidako irabazlea)
Beñat Gaztelumendi (Maule-Lextarreko irabazlea)
Aitor Mendiluze (Durangoko irabazlea)
Aitor Sarriegi
Igor Elortza
Agin Laburu
Miren Amuriza
Jon Maia
Jon Martin
Oihana Iguaran
Jone Uria
Julio Soto
Unai Agirre
Nerea Ibarzabal
Etxahun Lekue
Alaia Martin
Iñaki Apalategi
Hurrengo saioak
Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira finalaurrekoak datozen hiru asteburuetan; azaroaren 19an, 26an eta abenduaren 2an, hurrenez hurren.