Itxi

Bertsolaritza

CD-a eta liburua

Bertsolari Txapelketa Nagusia jasotzen duen lana, eskuragai

Agentziak | Erredakzioa

700 bertso baino gehiago eta txapelketaren hainbat analisi jasotzen dituen CDa eta 492 orriko liburua kaleratu dute.

  • Maialen Lujanbio

    Maialen Lujanbio

Albisteak (1)

2017ko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiari buruzko lan mardula kalean da: 492 orrialdeko liburua eta CDa. Lanku Kultur Zerbitzuen webgunean eta Bertsozale Elkartearen egoitzan eskura daiteke lana, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Alde batetik, txapelketako 14 saioei buruzko kronikak eta saio bakoitzetik hautatutako bertsoak transkribatuta ageri dira liburuan. Gainera, bertsoak entzun ere ahal izango dira, hautatutako bertsoaldi guztien audioak entzungai daudelako erantsitako CDan. Ia 200 bertsoaldi batu dira, 700 bertsotatik gora, eta doinuen azterketa eta partiturak ere badaude, argazkiak ez ezik.

Bestalde, hainbat adituk ikuspegi ezberdinetik behatu diote txapelketari, eta beraiek idatzitako iritzi eta analisiak ere jasota daude liburuan: Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, Harkaitz Cano idazlea, Karin Barber antropologoa, Endika Gutierrez 'Invert' raperoa…

Salneurri arrunta 30 eurokoa da -bidalketa gastuak gehitu behar zaizkio erosketa Internetez eginez gero-, eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzako 25 eurokoa izango da kostua.