Bertsolaritza
Otsailak 9
Arabako Bertsolari Txapelketa larunbatean hasiko da, Araian
eitb.eus
Txapelketako lehen final laurden honetan, Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre, Jon Ruiz de Pinedo, Manex Agirre, Paula Amilburu eta Rikardo Gonzalez de Durana arituko dira.
-
Manex Agirre bertsolaria arituko da Araian, besteak beste
Larunbatean, otsailak 9, arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa. Araian, Andra Mari aretoan, jokatuko da lehen saioa, final laurdena, eta Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre, Jon Ruiz de Pinedo, Manex Agirre, Paula Amilburu eta Rikardo Gonzalez de Durana igoko dira oholtzara. Marte Ugarte izango da gai-jartzailea.
Viñaspre eta Agirre finalista izan ziren 2017an, eta Manex Agirrek 2015eko txapelketa irabazi zuen.
Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, aretoan bertan, sei euroan.