Itxi

2021/12/04

21:22

Bertsolaritza

Abenduak 18

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak baditu jada zortzi finalistak

Manu Gimenez | eitb media

Larrabetzun jokatutako saioan Nerea Ibarzabal nagusitu da, eta berak ez ezik, Jone Uriak ere eskuratu du finalerako txartela.

  • Nerea Ibarzabal, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

    Nerea Ibarzabal, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko hautagai-zerrenda: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Aitor Bizkarra Ruiz, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Gaur jokatu da hirugarren eta azken finalaurrekoa Larrabetzuko frontoian, eta Nerea Ibarzabal Markina-Xemeingo bertsolaria nagusitu da. Baina markinarrak ez ezik, Jone Uriak, gaurko saioan bigarren geratu denak, ere lortu du finalerako txartela.

Gaurkoan horrela geratu da puntuazioa:

1. Nerea Ibarzabal Salegi 542,5

2. Jone Uria Albizuri 534

3. Txaber Altube Sarrionandia 483

4. Ander Elortegi Garatea 477

5. Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 469

6. Julen Arzanegi Erezuma 436

Finala abenduaren 18an jokatuko da, Bilbon.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;