Itxi

2021/12/18

21:55

Bertsolaritza

BERTSOLARITZA

Nerea Ibarzabalek irabazi du 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

EITB Media

Buruz burukora iritsi da Jone Uria getxoztarrarekin batera, eta berak eramango du txapela Markinara. Atzetik geratu dira Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nerea Ibarzabalek irabazi du 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bilbao Arenan jokatutako finalean.

Jone Uria Albizuri, Etxahun Lekue Etxebarria, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariei gailendu zaie markinarra.

Irabazlearekin batera Jone Uria getxoztarra iritsi da buruz burukora.

Horrela geratu da puntuazioa:

Nerea Ibarzabal Salegi: 874,5

Jone Uria Albizuri: 866

Etxahun Lekue Etxebarria: 520,5

Xabat Galletebeitia Abaroa: 507,5

Onintza Enbeita Maguregi: 489,5

Aitor Bizkarra Ruiz: 486

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola: 484

Gorka Pagonabarraga Agorria: 464

Nerea Ibarzabalen amaierako agurra:

Gure etxeko andre guztiak

Nahi nituzke ohoratu

Egoerarik gogorrenetan

Ez direnak hondoratu

Bizikideei, bertsokideei

Bihotzetik bost olatu

Badago nondik jasoa eta

Badago zer geroratu

Muga, kartzela, harresi, ibai…

Galerak zelan kontatu

Merkantzientzat bideak libre

Ta pertsonak zokoratu

Baina itzarrik eusten gaituzten

Ideia horiei oratu

Hormak higatu daitezkeelako

Ta arrakalak loratu

Hitzetik Hortzera

Ikusi Hitzetik Hortzera berezia Bizkaiko Bertsolari Txapelketari buruz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;