Itxi

Bertsolaritza

Bertso saio kopurua

Pandemiaren aurreko saio kopuruen parean iaz, bertso plazan

N. V. | EITB Media

2022an zehar, 1.069 saio izan ziren plazan, Xenpelar Dokumentazio Zentroak bildutako datuen arabera.

  • Lagun arteko bertso saioen kopuruak gora egin du nabarmen, pandemia aurreko kopuruekin parekatzeko

    Lagun arteko bertso saioen kopuruak gora egin du nabarmen, pandemia aurreko kopuruekin parekatzeko

Bertso saioen kopurua koronabirusaren pandemiaren aurreko kopuruetara itzuli da, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, bertso plazari buruz ari garela.

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren arabera, 1.069 saio izan ziren plazan: jaialdiak, lagun-artekoak (bertso bazkari eta afariak), librekoak eta bat-bateko bereziak (musikatuak, tematikoak, tramak…). Erkatze aldera, 2019an, 1.130 izan ziren guztira, eta 2015ean, 1.201.

Saio horietan guztietan parte hartu duten bertsolariei dagokienez, genero parekotasunean nabaria da aurrerapausoa; 2019an bertsolarien ia bi heren gizonezkoak ziren, eta 2022an % 53,2koa izan da gizonen ehunekoa. Datu horietan, nolanahi den, txapelketatako saioak ere daude zenbatuta.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 2022an plazan saioren bat egin zuten 350 bertsolarien % 39,8 gipuzkoarrak ziren, % 29,8 bizkaitarrak, % 10,6 nafarrak, % 10 arabarrak eta % 9,7 Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherekoak.