Itxi

Bertsolaritza

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta osatu da finala

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti arituko dira kantari finalean, abenduaren 16an, Bilbon.

  • Nerea Ibarzabal Lemoako saioan. Argazkia: Bertsozale elkartea

    Nerea Ibarzabal Lemoako saioan. Argazkia: Bertsozale elkartea

Gaur arratsaldean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, Lemoan. Nerea Ibarzabalek irabazi du saioa, 638 puntu jasota, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da abenduaren 12an Miribillan (Bilbo) jokatuko den finalerako.

Lan puntuagarri guztiak amaituta, honela geratu da gaurko saioaren puntuazioa:

Nerea Ibarzabal Salegi             638 puntu
Onintza Enbeita Maguregi         635,5 puntu
Oihana Bartra Arenas               610,5 puntu
Aissa Intxausti Aburruza           580 puntu
Ibai Amillategi Omaetxebarria   571 puntu
Josune Aramendi Perez             567,5 puntu

700 entzuleren aurrean aritu dira bertsolariak, Idoia Anzorandia Kareagak gai-emaile zutela.

Puntuazio horiek jakinda, argituta geratu da nortzuek jokatuko duten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Hauek izango dira Miribillan arituko diren zortzi betsolariak:

Xabat Galletebeitia (Berrizko finalaurrekoko irabazlea)
Jone Uria (Santurtziko finalaurrekoko irabazlea)
Nerea Ibarzabal (Lemoako finalaurrekoko irabazlea)
Onintza Enbeita (Puntuazioz 1.a)
Oihana Bartra (Puntuazioz 2.a)
Gorka Pagonabarraga (Puntuazioz 3.a)
Aitor Etxebarriazarraga (Puntuazioz 4.a)
Aissa Intxausti (Puntuazioz 5.a)

Finala Bilbon jokatuko dute, Miribillan, abenduaren 16an, 17:00etan. Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga arituko dira gai-jartzaile lanetan.

Finalerako sarrerak Bertso Sarrerak atarian eros daitezke. Sarrerarik geratuz gero, saioaren egunean bertan erosiko ahalko dira txarteldegian, 15:00etatik aurrera.