Itxi

Bideoak

"Maixabel" filmeko lantaldea alfonbra gorrian, gau magikoa izan daitekeenaren atarian

goya sariak 2022

"Maixabel" filmeko lantaldea alfonbra gorrian, gau magikoa izan daitekeenaren atarian

ZIORTZA BARRUETABEÑA | JONAN APAOLAZA

Goya Sarietako gala hasi aurretik, ikusi ditugu jada alfonbra gorria zeharkatzen sarietako izendatuak eta hainbat gonbidatu. Aurtengo 36. edizioak euskal ordezkari asko eraman ditu Valentziara. Izan ere, “Maixabel” pelikulak Goya sarietarako 14 izendapen jaso ditu.