Itxi

Bideoak

Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan

kolonbia

Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan

ARANTXI PADILLA | EITB MEDIA

Kolonbian, Bogotako antzoki nagusiak 'Euskal Leihoa' egitarau berezia antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, euskal sorkuntza erakusteko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak, hilabeteotan.