Itxi

Bideoak

Nafarroa Arena, jendez lepo lehen ordutik

BERTSOLARI TXAPELKETAREN FINALA

Nafarroa Arena, jendez lepo lehen ordutik

IRATI ERRANDONEA | EITB MEDIA

Bost urteren ostean, Nafarroa Arenan usaintzen da berriro ere final batean egoteko gogoa zegoela. Goizeko 11:00etan hasi da emanaldia eta bi ordu eta erdi lehenago, goizeko 08:30etan, jendea sartzen ari zen aretora. Minutu gutxian bete dira lehen ilarak. Gainera, bada urrunetik etorri denik ere.