Publizitatea
Itxi

2016/10/26

15:36

Durangoko Azoka

51. edizioa

Bertaratzeko 'esperientzia' bizitzeko gonbita egin du Durangoko Azokak

N.V. | eitb.eus

"Bizitzekoa DA!" izango da abenduaren 2tik 6ra egingo duten Azokaren 51. edizioko lelo nagusia. Ipar Euskal Herriak toki berezia izango du bertan.

  • Nerea Mujika eta Christine Etchevers kartelaren egilea, gaurko prentsaurrekoan

    Nerea Mujika eta Christine Etchevers kartelaren egilea, gaurko prentsaurrekoan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Durangoko Azokak 51. edizioaren kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, urriak 26, Durangoko Arte eta Historia Museoan, 51. ediziorako atzera kontaketa abiatzeko. Abenduaren 2tik 6ra izango da aurten euskal kulturaren topaketa.

Aurtengo edizioaren lelo nagusia "Bizitzekoa DA!" izango da, Nerea Mujika Gerediagako presidenteak azaldu duenez, hori baita Azokak helarazi nahi duen mezua: "Gazteei, nagusiei, haurrei, euskaldun berriei, zaharrei, euskal hiztunak ez direnei ere etortzeko eta Azoka bizitzeko eskatu nahi diegu".

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua pozik agertu da Azokako antolatzaileekin batera "ibilbide zoragarri" honetan parte hartzeaz. "XXI. mendeko erronka berrietara egokitzen asmatu duzue, eta gero eta herritar gehiagorengana heltzen ari zarete", esan du Gerediaga elkartekoei zuzenduta.

Ipar Euskal Herriak, pisu handia

Ildo nagusiak azaltzearekin batera, 51. edizio honen kartela ere aurkeztu dute gaurko ekitaldian. Aurtengo lanaren egilea Christine Etchevers margolaria da, Azokako kartela egin duen Ipar Euskal Herriko lehenengo egilea.

Etchevers Baionan jaio zen 1953. urtean, eta Kanbon bizi da gaur egun. Bere karreraren hasieran margolaritza figuratiboa landu zuen, baina, gero, arte abstraktua landu du batez ere, “kultura zaharren sinbolo edo grafismoan oinarrituz”.

Kartelaren egilea Ipar Euskal Herriko artista izatea ere esanguratsua da, gaur azaldu dutenez. Izan ere, aurten hamar urte betetzen dira Gerediagak eta EKE Euskal Kultur Erakundeak hitzarmena sinatu zutenetik, eta, urteurren hori ospatu nahian, Ipar Euskal Herriko eskaintzak leku berezia izango du Azokan.

Nerea Mujikak adierazi duenez, “Ipar Euskal Herriko eskaintza inoiz baino zabalagoa izango da aurten, eta 30 ekitalditik gora izango ditugu teknologiari, zinemari, zabalkundeari, literaturari, musikari zein arte eszenikoei lotuta".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena