Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Ahotsenea hartuko du

Durangoko Udalak Plateruena irekiko du, Durangoko Azokarako

N. V. | EITB Media

Azoka pasatutakoan itxiko dute, lokalaren etorkizunari buruzko hausnarketa burutu eta horretan zehaztutako moldean behin betiko ireki arte.

Lokalaren etorkizunaren gaineko behin betiko erabakia hartu bitartean, Durangoko Udalak Plateruena irekiko du Durangoko Azokaren 56. ediziorako, abenduaren 3tik 8ra, Ahotsenea eremua hartzeko.

Azokaren ostean, berriz itxiko ditu ateak gune horrek, "behin betiko irekiera aurretik", Durangoko Udaletik azaldu dutenez.

2020ko abenduaren 31n Plateruena Kafe Antzokiak ateak itxi zituen, eta espazioa kudeatzen zuen kooperatiba desegin zen.

Harrezkero, udal arduradunak bi ildo nagusitan ari dira lanean: mantenu eta hobekuntza lanak zehaztea, eta etorkizuneko kudeaketa eredua zehaztea.

Herriko 100 herritar, sortzaile, elkarte eta kultur eragile baino gehiagorekin egindako hausnarketan, aurreikusi dute Plateruena berria ere "Plateruena kultur sorkuntzarako harrobi, topagune, esperimentazio gune eta erakusleiho" izango dela, "euskara nagusi izango den espazio batean".