Itxi

Euskararen Txantxangorria

Euskararen Txantxangorria

Euskararen Txantxangorria

Lehiaketaren oinarriak

Euskararen Txantxangorria lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Hauek dira Euskararen Txantxangorria lehiaketan parte hartzeko oinarriak. Argazkiak txantxangorria@eitb.eus helbidera bidali behar dituzue.

  • Euskararen Txantxangorria

    Euskararen Txantxangorria

1.- Euskararen Txantxangorria sinboloarekin argazkia egiten duen adinez nagusi den edozeinek parte har dezake lehiaketan, eta nahi beste argazki bidal ditzake.

2.- Argazkiak txantxangorria@eitb.eus helbidera bidali behar dira eta eitb.eus webgunean argitaratuko dira. Irudian, adinez txikiren bat azalduz gero, tutoreen baten baimena bidali behar da, argazkia aireratu ahal izateko.

3.- Sariak 5 iPad mini dira, eta zozketa apirilaren 29an egingo da Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian, Gaztean eta eitb.eus-en. EiTB Taldeko hedabide horietako bakoitzean, iPad mini bat zozkatuko da. Irabazleak eta ordezkoak aukeratuko dira.

4.- EiTB irabazleekin harremanetan jarriko da. Behin partaideak saria onartuta, jasotzerakoan, argazki bat aterako zaie EiTBren egoitzetan, eta webgunean argitaratuko da. Horrela, bada, irabazleek EiTBren euskarrietan bere nortasuna (izena, herria eta argazkia) zabaltzeko baimena eman beharko dute. EiTBk 8 eguneko epean irabazleekin harremanetan jartzerik ez badu, ordezkoekin jarriko da harremanetan, ordena jarraituz.

5.- Emandako datu guztiak fitxategi automatizatu batean sartuko dira, EITBNET, S.A. (EITBNET, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilbo, Bizkaia) izango da horren erantzule, eta Euskararen Txantxangorria lehiaketarako erabiliko da. Datu horiek EiTB Taldearen elkarteei emango zaizkie horiek kudeatu eta Euskararen Txantxangorria ekimenarekin lotutako albisteak egin ahal izateko. 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalen babesari buruzkoa, ezartzen duen arabera, interesdun pertsonek fitxategietako datuak oposatze eta eskuratze eskubideak nahiz zuzentze eta ezeztatze eskubideak gauzatzeko aukera dute; horretarako, sinatutako idazki bat bidali beharko dute gorago aipatutako helbidera.