Itxi

Euskara

Heriotza

Luis Mari Mujika idazle eta hizkuntzalaria hil da

eitb.eus

Lizartzan jaiotako idazleak hiztegigintzan eta toponimian lan egin zuen, besteak beste, eta “Egan” literatura aldizkaria zuzendu zuen.

Luis Mari Mujika idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlea hil da asteburu honetan, Donostian, 77 urte zituela, Euskaltzaindiak baieztatu duenez.

Idatzizko ondare oparoa utzi du Mujikak, bai literaturari dagokionez (poesia, saiakera, eleberriak eta narrazioak idatzi zituen), baita hizkuntzalaritzaren esparruan ere (hiztegigintza, toponimia…). Gainera, euskal literaturari buruzko hamaika artikulu idatzi zituen, besteak beste, Lizardiren eta Miranderen idazkerari buruzkoak.

Gainera, “Egan” literatura aldizkaria koordinatu zuen 90eko hamarkadan, eta irakaskuntzan ere jardun zuen.

"Garai latzetan, euskararen suspertzailea izan zen; horrez gain, euskal letretan egile fina eta ikertzaile nekaezina. Hainbat gauza ikasi genituen bere lanetatik", esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak.