Publizitatea
Itxi

2018/02/21

12:23

Euskara

Tourraren konpromisoa

Euskara koofiziala izango da Tourrak Euskal Herrian egingo duen bidean

eitb.eus

Euskaltzaindiari erantzunez, Christian Prudhomme itzuliaren zuzendariak agindu du Senpere eta Ezpeleta bitarteko etapan seinale elebidunak jarriko dituztela eta mezuak ele bitan emango dituztela.

  • Seinale elebidunak jarriko dituzte eta mezuak ele bitan emango dituzte

    Seinale elebidunak jarriko dituzte eta mezuak ele bitan emango dituzte

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Tourrak uztailaren 28an Euskal Herrian egingo duen bidean (erlojuz kontrako etapa jokatuko da, Senpere eta Ezpeleta artean) seinale elebidunak jarriko dituzte eta lasterketako eledun ofizialek hizkuntza bitan (euskaraz eta frantsesez) igorriko dituzte mezuak.

Euskaltzaindiaren eskariari erantzunez, Christian Prudhomme Frantziako Itzuliaren zuzendariak konpromiso hori hartu du.

Euskaltzaindiak baikortasunez hartu du Prudhommeren erantzuna, garrantzitsua iruditzen baitzaio Tourreko Ipar Euskal Herriko etaparen garapenean zein haren sustapenerako egiten diren askotariko ekimenetan euskarari toki duina eta aproposa ematea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;