Itxi

Euskara

Euskaraldia

Barbara Goenaga eta Jokin Aperribay, Euskaraldiaren Donostiako hamaikakoan

Agentziak | Erredakzioa

Euskaraldia kanpainaren arduradunek Donostiako hamaikakoa aurkeztu dute. Inertziak apurtu eta hizkuntza usadioak aldatzea da ekimenaren helburua.

  • Euskaraldia Donostia

    Euskaraldia Donostia

Barbara Goenaga aktoreak, Mariano Ferrer kazetariak, Iñaki Salvador musikariak eta Jokin Aperribay Realeko presidenteak osatuko dute, bestea beste, Donostian azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ekimenean parte hartuko duen pertsona ospetsuen hamaikakoa.

Goenagak eta Ferrerek Donostian hamaika egunez euskaraz hitz egiteko ekimenaren aurkezpenean parte hartu dute gaur, Kontxa Uzkudun moda-diseinatzailearekin eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendariarekin batera.

Ekimenaren helburua da euskaraz dakitenak egunero erabiltzen ez duten horien gidari izatea: hamaika egunez, 16 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte “ahobizi” (euskaraz jakinda, ulertzen duten guztiei lehen hitza euskaraz egingo diete) edo “belarriprest” (beraiekin euskaraz egitera gonbidatuko dituzte besteak) gisa.

Irailaren 20an hasiko da herritarrek “ahobizi” edo “belarriprest” gisa izena emateko epea.