Itxi

Euskara

Hiruko Ituna

Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta EEPk lankidetzarako konpromisoa berretsi dute

eitb.eus

Euskal Herriko erakundeen ordezkariek azaldu dutenez, 20 proiektu eta lan-ildo inguru landu dituzte azken urtean hizkuntza politikaren arloan.

  • Beñat Arrabit, Ana Ollo eta Bingen Zupiria, gaur Donostian

    Beñat Arrabit, Ana Ollo eta Bingen Zupiria, gaur Donostian

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi dute gaur.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako kontseilariak eta Beñat Arrabit Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidenteak adierazi dutenez, 20 proiektu eta lan-ildo inguru jorratu dituzte urte osoan zehar, eta bide “emankor” horri eusteko borondatea azpimarratu dute.

Horretarako, iazko konpromisoari jarraipena ematen dion aurtengo eranskina sinatu dute.  Euskal Herrian hizkuntza politika kudeatzeko ardura duten hiru erakunde nagusiek iazko uztailaren 3an sinatu zuten ituna.