Itxi

Euskara

ahotsak.eus webguneak jasoko du Abbadia saria

Euskarazko ahozko lekukotasunak jaso eta Sareko erabiltzaileen eskura jartzen dituen webgunea sarituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

  • ahotsak.eus-ek euskal hiztunen lekukotasunak jaso eta erakusten ditu

    ahotsak.eus-ek euskal hiztunen lekukotasunak jaso eta erakusten ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak ahotsak.eus Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea webguneari emango dio aurtengo Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala proposatuta. Azaroaren 30ean jasoko dute saria webgunearen arduradunek, 19:00etan, foru jauregian.

2000. urtean sareratu zuten ahotsak.eus, ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzeko. Proiektuaren jabea Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea da, eta Eibarren du egoitza.

Epaimahaiak (Iban Arantzabal, Maite Artola, Jone M. Hernandez, Arantza Urretabizkaia eta Ibon Sarasola iazko sariduna) ahotsak.eus-ek euskararen lurralde guztietako eta euskalki guztietako ahozko testigantzak jaso eta eskumen librean jartzea nabarmendu du.

Abbadia sariari lotutako oroigarriaren egilea Arrate Rodriguez (1984) artista errenteriarra izango da. Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskaraz
  • Kultura