Itxi

Euskara

Hitzarmena

Labayru Fundazioak 2024ra arte berriztatu du erakundeekiko lankidetza hitzarmena

N. V. | EITB Media

2024ra arteko akordioak lexikografiaren arloko programak finantzatzeko balioko du, baita Bizkaiko euskararen corpusa bultzatzea helburu duten programak garatzeko ere.

  • Bingen Zupiria, Igone Etxebarria eta Lorea Bilbao.

    Bingen Zupiria, Igone Etxebarria eta Lorea Bilbao. Argazkia: Irekia.

Labayru Fundazioak, euskara eta euskal kultura ikertu eta zabaltzen dituen erakundeak, 2024ra arte berriztatu du duela 21 urtetik Eusko Jaurlartizarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin duen lankidetza hitzarmena.

Hitzarmen honek lexikografiaren arloko programak finantzatuko ditu, baita Bizkaiko euskararen corpusa bultzatzea helburu dutenak ere.

Igone Etxebarria fundazioko zuzendariak gaur, hitzarmenaren aurkezpenean esan duenez, hitzarmena guztiz garrantzitsua da beren lana epe luzeagora antolatzeko, eta bi beren proiektu nagusiak, Labayru hiztegia eta gramatikari buruzko lanak, garatzeko ahalmena ematen die.