Itxi

Gastronomia

Lan berria

Guggenheimeko sukaldariaren 'sekretua', liburu batean

Erredakzioa

Josean Alija sukaldariak Guggenheim Museoko Nerua jatetxean egiten duen lanaren gakoak bildu ditu 'Muina' liburuan.

  • Josean Alija sukaldaria. Argazkia: EiTB

    Josean Alija sukaldaria. Argazkia: EiTB

Josean Alija sukaldariak Guggenheim Museoko Nerua jatetxean egiten duen lanaren gakoak bildu ditu Muina izeneko lehen liburuan.

"Neruan egin ditudan 15 urteetako esperientzia da. Nor naizen islatzen du, gauzak zergatik egiten ditudan, berrikuntzarekin dudan harremana, sormen prozesuak, gure sukaldaritza definitzen duena, plater bakoitzaren atzean dagoena... Hori azaltzen du. Gure ezagutzak liburu batean jasotzeko unea zela pentsatu genuen", esan du Alijak.

Montagudek hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) kaleratu du lana, eta sukaldaria bere nortasun gastronomikoaz aritu da bertan, Neruan islatzen den horretaz. Euskal sukaldaritzan oinarritzen da, barazkiek protagonismo handia dute, osagai berriak erabiltzen ditu, eta sormenak eta berrikuntzak toki berezia dute bertan.

Sukaldaritza arloko filosofiaz gain, sukaldariak hainbat errezeta ere jaso ditu lan berri horretan..

Halaber, Nerua jatetxearen garai berri batean lanean ari da Alija.