Itxi

Literatura

'Urteko libururik onena'

Katixa Agirrek irabazi du 111 Akademiaren 2015eko saria

Akademiako kideen iritziz, idazle gasteiztarraren eleberria izan zen iazko onena. “Lili eta biok” Saizarbitoriaren azken lanari gailendu zaio azken bozketan.

  • Maiatzaren 5ean jasoko du saria

    Maiatzaren 5ean jasoko du saria

111 Akademiako 197 kideek hala erabakita, Atertu arte itxaron Katixa Agirreren eleberriak (Elkar) jasoko du 2015eko 111 Akademiaren Saria. Urtarrilean hasi, eta apirilaren 23an bukatu zen bozketa prozesua.

Hirugarren eta azken bozketa txandan, Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eta Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok izan ziren bi finalistak, eta Agirreren lana izan da garaile azkenean.

Maiatzaren 5ean jasoko Agirrek saria, Andoaingo Bastero kulturgunean, 19:30etik aurrera.

Atertu arte itxaron

Elkar argitaletxeak azaldu duenez, “Atertu arte itxaron road movie antzeko bat da, Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera”.

ltzen antzera”.