Literatura
Asteartea, urriak 4
Karmele Jaio eta Blanca Riestra, literaturaz eta amatasunaz Bilbon
Agentziak | Erredakzioa
Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, bi idazleok amatasuna eta literatura hartuko dute hizpide, 19:30etik aurrera.
"Eztabaidak literaturarekin" Bilboko Udalak antolatzen duen ekimenaren beste saio bat izango da astearte honetan, urriaren 4an. Karmele Jaiok eta Blanca Riestrak literaturari eta amatasunari buruz hitz egingo dute, "esanahirik zabalenean, fisikotik sozialera", antolatzaileek jakinarazi duenez.
Topaketa 19:30ean hasiko da, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte; ezin izango da aretora sartu ekitaldia hasi ondoren. Oraingoan, Alicia San Juan kultura kazetaria izango da moderatzailea.
Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) hiru kontakizun liburu idatzi ditu: "Hamabost zauri" (Elkar, 2004), "Zu bezain ahul" (Elkar, 2007) eta "Ez naiz ni" (Elkar, 2012). Gainera, bi eleberri ditu: "Amaren eskuak" (Elkar, 2006) eta "Musika airean" (Elkar, 2010). Halaber, poesia liburu bat ere badu: "Orain hilak ditugu" (Elkar, 2015).
Bestalde, Blanca Riestra (Coruña, 1970) Filologia Hispanikoan doktorea da, eta hiru antologia lanetan agertu da: "Páginas Amarillas", "Lo del Amor es un cuento" eta "Ni Ariadnas ni Penélopes".