Itxi

Literatura

Heriotza

Ion Arretxe idazle eta zinemagilea zendu da

eitb.eus

Bere literatura alderdiaren barruan, 2013an argitaratu zuen 'Intxaurrondo: la sombra del nogal' ageri da.

  • Ion Arretxe, 'El lector de huesos' saioan. Argazkia: EiTB

    Ion Arretxe, 'El lector de huesos' saioan. Argazkia: EiTB

Ion Arretxe (Errenteria, 1964) idazle eta zinemagilea hil da. Bere alderdi literarioaren barruan, 2013an argitaratu zuen Intxaurrondo: la sombra del nogal ageri da; bertan, Intxaurrondoko kuartelean, 1985ean azaroan, pairatu zituen torturen kontaketa egiten du. Mikel Zabalzarekin batera atxilotu zuten Arretxe.

Zinemagintzan arte zuzendari gisa aritu zen, eta honako film hauetan parte hartu zuen, besteak beste: La soledad (2007), Éxtasis, (1996), Todo es mentira (1994).

Bere gertukoek zabaldu dutenez, Arretxe gaur hil da gaixotasun larri baten ondorioz.