Literatura
Itzulpenak
'Nevadako egunak' eta 'Twist', ingelesez
eitb.eus
Etxepare Institutuak lagundutako itzulpenari esker, ingelesez irakur daitezke dagoeneko Bernardo Atxagaren eta Harkaitz Canoren eleberriak.
Azken asteotan, “Nevadako egunak” Bernardo Atxagaren eta “Twist” Harkaitz Canoren eleberrien ingelesezko itzulpenak kaleratu dituzte, euskal literaturgintza nazioartean zabaltzeko asmoz Etxepare Institutuak itzulpenerako ematen dituen laguntzei esker.
Amaia Gabantxok itzuli du "Twist" ingelesera, eta Archipielago Books etxeak argitaratu du. 2011 urtean argitaratu zuen Harkaitz Canok "Twist", eta 2012an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen.
"Nevada Days" Atxagaren lana, berriz, Margaret Jull Costak itzuli du, eta Maclehose Press Editions argitaletxearen eskutik kaleratu da, euskal idazlearen beste zazpi lan bezala. 2014an, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Atxagak hari esker.