Itxi

Musika

Jaialdia

Blues usaina Getxon, larunbatera arte

Agentziak | Erredakzioa

Davinia % the Vagabondsek, Maceo Parkerrek eta Eric Sardinasek joko dute Bizkaiko herrian, jazz soinuei lekukoa hartu dien blues jaialdian.

  • Eric Sardinasek larunbateko saioan joko du Getxon

    Eric Sardinasek larunbateko saioan joko du Getxon

Getxoko 27. Nazioarteko Blues Jaialdia ostegun honetan, uztailaren 16an, abiatuko da, eta Davina & The Vagabonds taldeak Algortako Biotz Alai plazan 21:00etatik aurrera eskainiko duen kontzertuarekin. Jaialdiaren hurrengo bi egunetan, Maceo Parker eta Eric Sardinas jardungo dira, hurrenez hurren, antolatzaileek azaldu dutenez.

Davina Sowers and The Vagabonds taldeak mundu osoko zaleak liluratu ditu Fats Domino, Preservartion Hall Jazz Band, Aretha Franklin eta Tom Waitsen eragina duen musikaz. New Orleanseko klasikoak, soul eta gospela eta Chicagoko bluesaren doinuak uztartuko ditu bandak Getxon, "Davinaren ahots aparta eta agertokiaren gainean duten presentzia apartarekin".

Jaialdiaren bigarren egunean, ostiralean, Maceo Parker funkaren maisua izango da protagonista. "Zuzenezko saioetan kalitatea eta dibertsioa dira nagusi eta lau hamarkadaz baino gehiagoz landutako trebezia eta maisutasuna erakusten ditu”, antolatzaileek azaldu dutenez. James Brownen bandako kidea izan zen, eta artista eta banda ospetsuekin jardun izan da: Ray Charles, Prince, De la Soul, Ani DiFranco, Red Hot Chili Peppers, Living Colour, Keith Richards, Bryan Ferry eta Dave Matthews…

Larunbatean, Eric Sardinasen txanda helduko da. Getxoko jaialdira itzuliko da estatubatuarra, dobro elektrikoa eskuetan, eta bere ohiko blues eta rock indartsua aurkeztuko du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Getxo argazkiak