Itxi

Musika

Apirilak 3

Silvio Rodriguez Donostian ikusteko sarrerak agortu dira

eitb.eus

Kubatar musikariak apirilaren 3an joko du Gipuzkoako hiriburuan, eta dagoeneko ez da emanaldirako txartelik geratzen.

Silvio Rodriguezen bira apirilaren 3an helduko da Donostiara, Anoetako belodromora, eta, bi hilabete falta direla, kubatar artista ikusteko sarrerarik ez da geratzen.

Silvio Rodriguez kubatar kantautore, gitarrista eta poetak ehunka kantu idatzi, sariak ugari jaso eta bi liburu argitaratu ditu, eta haren kantuak 10 hizkuntzatan baino gehiagotan moldatu dituzte.

Bira honetako kontzertuetan, hauek izango ditu inguruan Rodriguezek: Trio Tovarroco (Rachid Lopez, Cesar Bacaro eta Mikel Elizarde), Niurka Gonzalez flauta eta klarinete jotzailea, Oliver Valdes bateria eta perkusio jotzailea, Jorge Reyes kontrabaxua, Jorge Aragon pianista eta Emilio Vega bibrafonoa.

Donostiako kontzerturako, ateak 18:30ean zabalduko dira, eta emanaldia 20:00etan hasiko da.