Musika
Martxoaren 13ra arte
Igandean abiatuko da Gernikako Lekuek jaialdia
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Martxoaren 6tik 13ra egingo dute jaialdia. Sex Museum, Hamlet, Anari eta Rural Zombies dira 2016ko ediziora gonbidatu dituzten taldeetako batzuk.
-
rural zombies. argazkia: ritmonet
Gernikako Lekuek jaialdiak edizio berri bat egingo du, ostiraletik aurrera. Dagoeneko iragarri dituzte han arituko diren taldeen izenak, eta asaldi aurkeztu zuten kartela.
Talde entzutetsuak igoko dira agertoki gainera, eta kontzertuak ez ezik, proiekzioak, erakusketak eta tailerrak antolatuko dituzte.
Hala, iragarritakoaren arabera, Sex Museum, Hamlet, Anari eta Aguxtin Alkhat dira 2016ko ediziora gonbidatu dituzten talde eta artistetako batzuk, baina askoz ere gehiago arituko dira: Audience, Rural Zombies, Jimmy Barnatán & The Cocooners, Perlak, Javi Pez, The Capaces eta The Allnighters, kasu.
Esan bezala, 2016ko ostiraletik aurrera egingo dute jaialdia; martxoaren 13ra arte, hain zuzen ere.
Jaialdiaren webgune ofizialean aurkituko duzue informazio gehiago.