Musika
Heriotza
Manolo Tena espainiar musikaria hil da
eitb.eus
Badajozen jaio eta Madrilgo Lavapies auzoan hazitako musikaria Espainiako hiriburuan bertan hil da, 64 urte zituela.
-
Manolo Tena, "Princesa azul" bideoaren une batean. Argazkia: Youtube.
Manolo Tena (Badajoz, 1951) espainiar musikaria hil da gaur, Madrilen, 64 urte zituela. Tena Cucharada eta Alarma!!! taldeetako kide izan zen, eta espainiar pop rockaren hainbat kantu ezagunen egile eta ahots izan zen, hala nola “Frío”, “Sangre española” eta “Tocar madera”.
SGAEk baieztatu du Tenaren heriotza: "Pena handiz, albiste hau baieztatu behar dugu: Manolo Tena musikari eta konposatzaile handia hil da", adierazi du elkarteak Twitterreko bere profilean.
Extremadurako kantautoreak ibilbidea eten zuen 2008an, hainbat elkarrizketatan esan zuenez, osasun arazoak tarteko. "Casualidades" disko berriarekin agertu zen atzera.