Musika
Lutheria Eskola
Biolin eta biolak, musika eskoletako ikasleen eskura
eitb.eus
Bele Euskal Lutheria Eskolak musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen esku ipiniko ditu lutheriako tailerretan eginiko musika tresnak. Eskaerak maiatzaren 19tik ekainaren 3ra egin ahalko dira.
Bele Euskal Lutheria Eskolako ikasleek eginiko harizko musika tresnak musika ikasleen esku geldituko dira 2016-2017 ikasturtetik aurrera. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak musika tresna horiek maileguan uzteko abian jarri duen programa aurkeztu du gaur goizen Bilbon.
Programa berri honen bidez, Belek eskolan bertan eginiko 20 musika tresna (14 biolin eta 6 biola) Euskadiko musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen esku utziko ditu. Bilboko lutheria ikasleek hiru urteko ikasketa planaren barne egin behar dituzten musika tresnak dira: biolin bat lehen urtean, biola bat bigarrenean, eta biolontxelo bat hirugarrenean
“Lutheria eskolarekin eginiko apustua berriro gizarteari itzultzea” da Jaurlaritzaren helburua, EAEko musika ikastegien sareko ikasleen mesederako gertatuko baita ekimena.
Eskaerak, ekainaren 3a baino lehen
Euskadiko Musika Eskola edo Kontserbatorioren batean matrikulatuta egon eta musika tresna bat maileguan hartzeko interesa duten ikasleek, ekainaren 3ra arte egin dezakete eskaera eskolan bertan.