Itxi

Musika

Txapel Reggae

Reggaea, Bizkaiko itsasbazterrean

N.V. | eitb.eus

Euskal Herriko eta kanpoko hainbat artistak bibrazio positiboak eramango dituzte Armintza Lemoizko auzoko portura. Goizetik hasiko den jaialdian, Johnny Clarke jamaikarra arituko da, besteak beste.

  • Johnny Clarkek reggae doinuak taulartuko ditu Bizkaiko portuan

    Johnny Clarkek reggae doinuak taulartuko ditu Bizkaiko portuan

Uztailaren 16an, larunbatarekin, Txapel Reggae musika estilo horren zaleentzako hitzordu ezinbestekoa helduko da berriro Armintzako portura. Lehenengoz 1990ean egin zuten jaialdi honetan, besteak beste, Johnny Clarke artista jamaikar mitikoak joko du, The Blackstarliners lagundu duela.

Horrez gain, 22:00etan Portua agertokian hasiko den emanaldian, Channel One Sound System Ras Kayleb eta Mikey Dread Londresko artistek osatzen duten bikotea, Red, Gold & Green eta Payoh Soul Rebel ere izango dira, baita Dock Boys Crew Txapel Reggaerekin zerikusia izan duten bizkaitar artista batzuek sortu duten taldea ere.

Halaber, Guda Dantza seikote bizkaitarrak Labarraren ertzean bigarren diskoa aurkeztuko du jaialdian.

16:00etan hasita, gainera, bisitariek Chamae Dub Stage Sound System eta skate mundua uztartuko dituen gunera ere jo ahal izango dute, eta Batukale Samba taldeak danbor doinuz girotuko ditu bazterrak, 12:00etan hasita.