Itxi

Musika

Alemaniako bira (II)

Belako, Berlinen: kontzertu zikina, kontzertu bikaina

Belako

Mungiako laukoteak bertatik bertara kontatuko dizkigu Bremen, Berlin eta Hanburgora eramango dituen biraren nondik norakoak.

2016ko uztailak 15. Berlin.

Trenetik ozta-ozta irtenda, Galder eta Lena ikusi ditugu, guk Rote Inselen jotzearen errudunetako bi eta anfitrioi ezin hobeak. Galderrek Sonnenalleeko bere etxera eraman gaitu, tresnak bertan utzi ditugu eta Shaan izeneko indiar jatetxe merke eta gozagarrira joan gara bazkaltzera. Han, berebiziko garrantzia duten gaiak izan ditugu hizpide; Gandalfen hilezkortasuna, Harry Potterren museoa eta ?Yugiko nazioarteko txapelketan? parte hartzera zihoazen eta metroan adiskide bihurtu zaizkigun lagunak, esaterako.

Belako Alemaniako bira

Belako Alemaniako bira
Bete-bete eginda (jatetxe batetik irteten garenean, ezin bestela izan), siesta espres bat egin, dutxatu eta martxan jarri gara.

Rote Insel (?uharte gorria?) izenaren jatorria Berlingo Harresia eraitsi zuten garaiko erresistentzia ideologikoan dagoela kontatu digute. Tokia itzela da, gaztetxe baten (pintada batzuk, musika eta arduradunak nolakoak diren) eta alemaniar etxe okupatu baten arteko zerbait da.

Belako Alemaniako bira

Flensburger Pilsener eta 1312 (ACAB) garagardoekin, etxeko pizzekin eta giro bikainarekin egin digute ongietorria. Teklak entzuten ez zirenez eta monitorerik ez zegoenez, Crisek agertokipean oihuka eta saltoka egin du kontzertuaren erdia baino gehiago. Festa ederra sortu da, baina kontzertu zaratatsu eta zikina izan da: soinua ugerdo samarra da, baina bikaina izan da une eta toki horretarako.


Kanpoan sumeta bat zegoen, gaurko eta atzoko klasikoak entzuten ziren, Exkixuren ?Loretxoa? esate baterako. Birra batzuk hartu eta gero, eta berriz ere gosetuta, currywurst batzuk hartzera joan gara; txakalaldiaren aurka, ezer hoberik ez.

Belako Alemaniako bira

Asteburuko gainerakoak kodifikatuta daude, ordainpeko kanalera harpidetu beharko duzue. Arrasto txiki batzuk, hala ere: Syndicat. Clash. Bizikletak. Tiergarten. Templehoffm. Berlingo bigarren hanburgesarik onena. Don Carlos. Sweet kartoffel. Soulcaten urteurrena. Txupito mexikarrak. Sisyphos. Heriotza eta deuseztapena. Merkatua Mauerparken. Takatun.

Belako Aleminako bira

Belako Alemaniako bira

Belako Alemaniako bira