Publizitatea
Itxi

2016/09/08

16:08

Musika

Saria

Grammy Latinoek El Consorcio taldea sarituko dute

Agentiziak | Erredakzioa

Sergio Blanco zenak, Uranga neba-arrebek eta Carlos Zubiagak osatutako taldeak Grabazioen Akademia Latinoaren Zuzendaritza Batzarraren musika bikaintasunaren saria jasoko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Grabazio Zientzia eta Arteen Akademia Latinoak iragarri duenez, El Consorcio euskal taldeak Musika Bikaintasunaren Saria jasoko du Grammy Latinoen 2016ko edizioaren harira.

Gaur, irailak 8, iragarri du elkarteak, eta El Consorcioko kideak ez ezik Eugenia León, Ricardo Montaner, Ednita Nazario eta Piero artistak ere goraipatuko dituzte.

Musika Bikaintasunaren Sariaren irabazleak zein diren Grabazioen Akademia Latinoaren Zuzendaritza Batzarrak ebazten du, bozketa eginda, eta beren ibilbidean grabazioaren eremuan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten artistei ematen diote.

Akademiaren aburuz, “Sergio Blanco zenaren, Amaya, Estibaliz eta Iñaki Urangaren eta Carlos Zubiagaren taldearen musikak Iberoamerika osoa konkistatu zuen berehala, gaztelaniaz hitz egiten ez diren herrialdeak ere, “Eres tu”, “Tomame o dejame”, “Secretaria”, “El vendedor” eta berrogei urteko ibilbidean eginiko beste kantu askoren bitartez. Gainera, “mundu osoan dituzten jarraitzaileak asetzen eta ahotsezko musikaren eszena aberasten jarraitzen dute”.

Artista saridunak ekitaldi pribatu batean omenduko dituzte, azaroaren 16an, Las Vegaseko Four Seasons hotelean, aste horretan ospatuko den Grammy Latinoen 17. edizioaren kariaz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena