Itxi

Musika

Maiatzak 7

Simple Mindsen bira akustikoak Iruñea bisitatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Eskoziar taldeak kontzertua emango du Baluarten, maiatzaren 7an, “Simple Minds Acoustic” diskoa aurkezteko biran. Sarreren prezioa 25 eta 40 euro artekoa izango da.

Simple Minds taldeak Iruñean joko du, bira akustiko baten barruan. Baluarten maiatzaren 7an emango duten kontzertuan, beren ibilbide oparoko kanturik esanguratsuenak formatu berri batean joko dituzte eskoziarrek.

“Acoustic Live ‘17” Euskal Herrira ekarriko dituen bira luzean, “Simple Minds Acoustic” diskoa aurkeztuko dute.

Diskoa azaroaren 11n kaleratuko dute, eta, berorretan,  'Don't You (Forget About Me)', 'Someone Somewhere In Summertime', 'Promised You a Miracle' eta beste hainbat kantu arrakastatsuren bertsio akustikoak agertuko dira.

Simple Mindsek KT Tunstall eskoziarra izango du lagun bira honetan. Folk ukituak dituen pop rocka egiten duen artista honek emakumezko bakarlari onenaren Brit saria jaso zuen 2006an, eta Grammyetarako izendatuta egon zen ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Iruñeko bideoak