Musika
Kontzertua
Deep Purplek Barakaldon joko du, ekainaren 30ean
Agentziak | Erredakzioa
“Smoke on the water” kantuaren egileak Alter Bridge taldeak lagunduta helduko dira Bizkaira, agur esateko biran.
Deep Purplek BEC Barakaldoko erakustazokan joko du datorren urteko ekainaren 30ean, taldea iaz Rock n Roll Hall of Famen sartu eta gero. “inFinite The Long Goodbye Tour” bira betean helduko da taldea Euskal Herrira.
Britainiar taldeak, Rocknrock eta Getin sustapen enpresek iragarri dutenez, Alter Bridge joan den hilean disko berria aurkezten Bilbon egon zen estatubatuar taldea izango du lagun BECeko kontzertuan.
Rockaren inoizko talde mitikoenetakoa da Deep Purple, eta “inFinite’ 2017ren hasieran kaleratuko duen diskoa aurkeztuko du ekaineko emanaldian.
Ian Gillan, Roger Glover, Ian Paice, Steve Morse eta Don Airey taldekideek hard rocka han-hor-hemen zabaltzen jarraitzen dute, besteak beste ‘In Rock’ (1970), ‘Machine Head’ (1972) eta ‘Made In Japan’ diskoetan bildutako kantuak munduratzen.
Deep Purple eta Alter Bridge Barkaldon ikusteko sarrerak Ticketmaster sarean eskuratu daitezke dagoeneko, 56,70 euroan.