Itxi

2017/01/13

16:25

Musika

Maiatzak 30

10.000 sarrera gelditzen dira Guns N’ Roses Bilbon ikusteko

Agentziak | Erredakzioa

Garapen Ekonomikoko Bizkaiko diputatuak azalpenak eman ditu gaur Batzar Nagusietan, foru erakundeak emanaldirako 200.000 euroko diru laguntza emango duela eta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Guns N’ Roses Los Angeleseko (AEB) talde mitikoak jatorrizko hiru kide agertokian direla San Mamesen maiatzaren 30ean emango duen kontzertua hizpide hartu dute gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan.

EH Bilduk eskatuta, Imanol Pradales Garapen Ekonomikoko diputatuak azalpenak eman ditu, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Aldundiak Guns N’ Rosesen kontzerturako emandako laguntzaren inguruan. Maiatzaren 30eko emanaldirako, San Mames futbol zelaia utzi eta 200.000 euroko ekarpena egingo du foru erakundeak.

Pradalesen hitzetan, diru laguntza kontzertua sustatzeko erabiliko dute, bai on line kanpaina batean bidez, bai hedabideetan iragarkiak jarriz baita kartelen bitartez ere, non Bizkaiko Foru Aldundiaren ikurra, Bilbo eta San Mames agertuko baitiren.

Diputatuaren ustez, “lurraldea kanpoan ezagutarazteko” balioko du kontzertuak; izan ere, 44.000 sarreratatik 34.000 saldu dira dagoeneko, haren datuen arabera, horietatik % 40 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo.

Last Tour kontzertua antolatzen ari den enpresarekiko lankidetzari buruz Pradalesek esan duenaren arabera, “kontzertua Bilbora ekartzeko 3 milioi euroko inbertsio egin behar izan duen bilbotar enpresa bati buruz ari gara. Diputazioak inbertsio hori bere gain hartu eta antolatzaile gisa jardun behar zuen? Oker geundeke”.

Pradalesen esanetan, Diputazioak urtean bi aldiz erabil dezake San Mames, eta horregatik laga du kontzerturako. Lehenengoz erabiliko du Aldundiak zelaia, duela bi urte inauguratu zutenetik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;