Itxi

Musika

Victoria Eugenia

Lau Behi taldeak agur esango du igandean, Donostian

eitb.eus

Laukoteak 1994 eta 2000. urteen artean grabatutako kantuak bildu ditu “Onenak” bilduman, eta ibilbidea itxi nahi dute kontzertuaren bidez.

Lau Behi taldeak “Onenak” diskoan bildutako kantuak aurkeztuko ditu otsailaren 5ean, igandearekin, Victoria Eugenia Donostiako antzokian, taldearen ibilbidea ixteko.

Alberto Bosch, Txenan Calvo, Juanra Etxaburua eta Mikel Azpiroz taldekideek osatu dute Lau Behi, eta 1994 eta 2000. urteen artean maketa bat eta lau disko argitaratu zituzten.

2000. urtean utzi zioten jotzeari, baina argitaratu zituzten diskoak deskatalogatuta daude, eta, aitzakia horrekin, taldearen ibilbidea laburbiltzen duen Onenak bilduma argitaratu dute disko haietatik hautatutako abestiekin. Gainera, 2016an jatorrizko taldekideek grabatu zituzten bi abesti berri sartu dituzte diskoan.

Diskoa zuzeneko kontzertu bakar batean aurkeztuko dute, otsailaren 5ean, Victoria Eugenian.