Itxi

Musika

BEC-en ere joko du

Iruzurra salatu dute, Sabinaren kontzertuen sarreren birsalmentan

eitb.eus

Musikaria, besteak beste, urriaren 7an eta 8an BECera eramango duen bira antolatu dutenen esanetan, antolatzaileek toki ofizialetan erositako sarrerak bakarrik berma ditzakete.

  • Urrian helduko da Sabina BECera. Argazkia: Efe.

    Urrian helduko da Sabina BECera. Argazkia: Efe.

Joaquin Sabina bi gauetan BEC Barakaldoko erakustazokara eramango duen “Lo niego todo” biraren antolatzaileek ohar bat kaleratu dute, publikoari jakinarazteko suminduta daudela kontzertuetarako sarreren birsalmentarekin, eta auzitara joko dutela iragartzeko.

Idatzian, The Project, Get In eta Riff Producciones enpresek eta artistaren management enpresak (Berry Producciones) esan dute ezin dutela bermatu kanal ofizialetatik kanpo erositako sarrerak benetakoak izatea, eta kanal ofizialak gogoratu dituzte: www.jsabina.com, www.loniegotodo.com, www.elcorteingles.es/entradas/, www.marcaentradas.com, www.ticketea.com, www.atrapalo.com, www.elperiodico.com, www.letsbonus.com, www.ticketmaster.es eta www.theproject.es.

Halaber, berretsi dute sarrerak bide ofizialen bitartez erostea dela antolatzaileek ezarritakoak baino prezio garestiagoak ez ordaintzeko modu bakarra, eta argi utzi dute sarrerak garestiago eskaintzen dituztenen irabaziak ez direla ez Joaquin Sabinarentzat ez emanaldion antolatzaileentzat.

Horrez gain, Espainiako Gobernuari zuzendu zaizkio, eskari bat egiteko: “Estatu mailako lege bat urgentziaz sustatzea, Internet bidezko birsalmenta orokortua debekatzeko, Frantzian egin den eta Italian eta Erresuma Batuan egiten ari diren bezala”.