Itxi

Musika

Jaialdia

Ez da Big Festival jaialdirik izango Biarritzen

eitb.eus

Lapurtar udalerriko alkateak jakinarazi duenez, iazko ekitaldiko galerek eta paristar antolatzaileen eskariek ezinezkoa egiten dute bideragarritasuna. Mediabask hedabideak eman du horren berri.

  • Big

    Big

Aurten ez da egingo Big Festival Biarritzeko jaialdia, lapurtar udalerriko alkateak atzoko osoko bilkuran iragarri zuenaren arabera. Jaialdiaren antolatzaileek esan dute iazko edizioak milioi bat euroko galerak utzi zituela, eta aurtengoari begira egin dituzten eskariek (diru laguntza handiagoak eskatu dizkiote Udalari) ezinezkoa egiten dute aurten Big ospatzea.

Iazkoa Big Festivalen ediziorik handinahiena izan zen, nazioarte mailako artistak ekarri baitzituzten, hala nola Pharrel Williams, The Chemcal Brothers eta Prodigy edo Libertines.