Itxi

Musika

Jaialdia

Musika-Música jaialdia Mahlerren 2 zenbakiko sinfoniak abiatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Ostegunean hasi eta martxoaren 5ean bukatuko den jaialdiko protagonistak Bohemiako lau konpositore izango dira: Gustav Mahler, Antonin Dvorak, Bedrich Smetana eta Leos Janacek.

  • Ostravako Janacek Philarmonic Orchestrak ere joko du Bilboko jaialdian

    Ostravako Janacek Philarmonic Orchestrak ere joko du Bilboko jaialdian

Musika-Música musika klasikoko jaialdiaren 16. edizioa gaur, hilak 2, hasiko da, ostegunarekin, Euskalduna jauregian, Bilbon, eta 850 profesionalek baino gehiagok 75 kontzertu emango dituzte bertan, martxoaren 5era arte.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea irekiera kontzertura joango dira, entzunaretora.

Lehen kontzertu hori Bilboko Orkestra Sinfonikoak emango du, Bilboko Koral Elkarteak, Maria Espada sopranoak eta Maria Jose Montiel mezzosopranoak lagunduta, eta, Yaron Trauben zuzendaritzapean, Gustav Mahlerren ‘Pizkundea’ joko dute, 2 zenbakiko sinfonia do minorrean.

75 kontzertu

Urtero musika klasikoaren inguruan Bizkaiko hiriburuan jende gehien biltzen duen hitzorduak (antolatzaileen kalkuluen arabera, 35.000 bertaratuko dira lau egunetan) Bohemiako lurraldea izango du ardatz.

Hain zuzen ere, txekiar lurraldeko XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako lau konpositore nagusiak omenduko dituzte: Gustav Mahler, Antonin Dvorak, Bedrich Smetana eta Leos Janacek.

Musika orkestra entzutetsuak arituko dira bertan, BOSez gain, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Ostravako Janacek Philharmonic Orchestra eta Vienako Ganbera Orkestra entzuteko aukera izango baita.