Musika
Heriotza
Chuck Berry hil da, rock-and-rollaren mitoa
Agentziak | Erredakzioa
1955ean 'Maybellene' abesti arrakastatsua kaleratu zuen, eta rock-and-rollaren sortzaileetako bat izan zen horri esker.
-
Chuck Berry. Argazkia: EFE
Chuck Berry artista hil da, 90 urte zituela, St. Charles konderrian, Missourin (AEB). Rockaren aita bitxi eta sortzaile nagusienetako bat izan zen, 1955ean kaleratu zuen "Maybellene" abestiari esker.
Facebooken argitaratutako mezu baten arabera, St. Charles konderriko poliziak baieztatu zuen Charles Edward Anderson Berry jaunaren heriotza: Chuck Berry.
Besteak beste, "Johnny B. Goode", "Sweet Little Sixteen", "School Days" "Rock and Roll Music" eta "Back in the U.S.A." abestiak egin zituen. The Beatles, The Rolling stones eta The Beach Boys taldeen musikan eragina izan zuen.
Rockaren Ospearen Aretoan sartzen lehenetakoa izan zen, 1986an, eta beste hainbat garaikurrez gain, Grammy saria irabazi zuen 1984ean, bere ibilbide guztiagatik, eta 2000. urtean, Centro Kennedy saria eman zioten.