Itxi

Musika

Igandera arte, Donostian

'Mamma Mia!' Euskadin dugu berriz, biraren azken txanpan

Erredakzioa

Bilbon ekin zion joan den udan Espainia mailako birari. 27 hiri bisitatu ondoren, Donostiako Kursaal aretoan eskainiko ditu azken emanaldiak.

Uztailaren 29tik abuztuaren 1era bitartean, Mamma Mia! El musical biraren azken emanaldiak hartuko ditu Donostiako Kursaal aretoko audiorioak. 2004an Madrilen estreinatu zen Mamma Mia!, eta joan den udan Bilbon ekin zion Espainia mailako birari. Ordutik 27 hiritan izan da musikala ikusgai, eta orain Donostian dugu, bira horretako azken emanaldiekin.

ABBA taldearen doinuetan oinarrituta, istorioak Catherine Jonson idazlearen bizitza kontatzen du, eta greziar uharte baten paradisuan garatzen da. Bere ezkontza egunaren bezperan, alaba batek bere aita nor den jakiteko bilaketa hasten du. Horretarako, bere amaren iraganeko hiru gizon bilduko ditu, 20 urte lehenago bisitatu zuten uhartean.

Musikalak Suediako talde mitikoaren 22 abesti biltzen ditu. 2004. urtean estreinatu zutenetik, 1.668.000 pertsonek baino gehiagok ikusi dute lan hau Espainian. Mundu mailan, aldiz, 40.000.000 ikusle izan ditu Mamma Mia! Ikuskizunak orain arte.

Nina abeslari eta dantzari ezaguna da aktore-zerrendako burua eta berarekin batera beste 12 abeslari aritzen dira ikuskizunean. Horien artean dira Georgina Llauredo eta Marta Valverde, besteak beste.

Donostiako Kursaal aretoko emanaldiak hurrengo orduetan izango dira: 20:00etan uztailaren 29an, 18:30ean eta 22:30ean uztailaren 30ean eta 31ean, eta 17:00etan eta 21:00etan abuztuaren 1ean. Sarreren prezioa 55, 50, 45, 40, 35 eta 30 eurokoa da, eta&' || 'nbsp; salgai daude Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).