Publizitatea
Itxi

2017/05/19

12:54

Musika

Maiatzak 20

3.800 musika ikasle Bilbon, Musikaldia topaketan

eitb.eus

Maiatzaren 20an, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak bi urtean behin egiten duen jaia egingo du, Bilbon.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiatzaren 20an Musikaldia Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen jaia egingo dute Bilbon. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 46 eskoletako 3.800 ikasle Alde Zaharraren eta Areatzaren inguruan bilduko dira egun horretan, beren lana gizarteari erakusteko.

Jarduna 10:00etan hasiko da, Gas Plazan, Imanol Urbieta pedagogo eta haurrentzako abesti ugariren egile zarauztarra omenduta, eta Plaza Barrian 17:00etan hasiko den erromeria batek jarriko dio amaiera.

Bien bitartean, kalejirak, jam sessionak, ahots topaketak, kontzertuak eta beste hamaika jarduera izango dira hiri osoan, kalean zein hainbat gune itxitan paratuko dituzten hogei bat agertokitan.

Musikaldiak 440 pertsona inguru bilduko ditu kalejiretan; 270 pop, jazz eta rock taldeetan; 850, abesbatza taldeetan; 500 baino gehiago, musika talde tradizionaletan; 1.050, formatu handiko talde eta orkestretan; 250, ganbera taldeetan; 150 pianista baino gehiago; 275, dantza klasiko, moderno eta tradizionaleko taldeetan; eta 50 abeslari.

1997. urtean Pasaian lehenengo Musikaldia egin zenetik, mota eta estilo musikal guztietako milaka ikaslek hartu dute parte Euskadiko Musika Eskolen jaialdi honetan. Jaialdiak leku lekuetan izan dira: Errenteria (2015), Oñati (2013), Gasteiz (2011), Mungia (2009), Erandio (2007), Elgoibar (2005), Getxo (2003), Lezo (2001), Hondarribia (2000), Santurtzi (1999), Gernika (1998) eta Pasaia (1997).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;