Itxi

Musika

Arazoak 10 eta 11

Madball, Perkele eta Snuff Gasteiz Calling jaialdian izango dira

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste, Buzzcocks, Sham 69, Sick Of It All, Stiff Little Fingers, Satanic Surfers eta Discharge taldeei gehituko zaizkie gaur iragarritakoak. Azaroaren 10 eta 11n egingo dute jaialdia.

Gasteiz Calling jaialdiak beste hiru talde gehitu ditu bere egitaraura: Madball, Perkele eta Snuff. Jaialdia azaroaren 10ean eta 11n ospatuko da Iradier Arena pabiloian, eta, besteak beste, Buzzcocks, Sham 69, Sick Of It All, Stiff Little Fingers, Satanic Surfers eta Discharge taldeak bilduko ditu.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Madball taldea New Yorkeko hardcorearen ordezkari nagusietako da. Gasteizen Matt Hendersonekin izango da, jatorrizko gitarra-jotzaile eta “taldearen soinuaren sortzailearekin”. Hendersonekin grabatu zituzten abestiak interpretatuko ditu taldeak.

Bestalde, Perkele Suediako street-punk taldea da. Lan berria prestatzen dabil, eta 2017an oso kontzertu gutxi emango ditu. Europan soilik hiru emanaldi eskainiko ditu, eta bat Gasteiz Calling jaialdian izango da.

Azkenik, Snuff talde estatubatuarra Fat Wreck diskoetxeko banda da. Duncan Redmons Toy Dolls taldeko bateria-jotzailea da burua, eta Gasteizen betiko abestiak eta "No Biting" azken diskoko kantak joko dituzte.