Itxi

Musika

Jaialdia

Glad is the Day jaialdiak musikaz beteko du Cristina Enea parkea

eitb.eus

Abuztuaren 6an, hamar talderen kontzertua, DJ saioak, azoka eta umeentzako jarduerak izango dira Donostiako parkean, Donostia Kultura, Dabadaba eta Bukowskyren eskutik.

Abuztuaren 6an, igandearekin, eguerdiko hamabietatik iluntzeko bederatzietara, Cristina Enea Donostiako parkeak Glad is the Day doako jaialdiaren hirugarren edizioa hartuko du, Donostia Kulturak, Le Bukowskyk eta Dabadabak antolatuta.

Jateko eta edateko postuak, azoka txiki bat eta umeentzako jarduerak ere badaudela, agertoki gainetik hamar talde pasatuko dira: Drumkopters, Ghost Numer & His Tipsy Gypsies, Grises, Liher, Los Bengala, Luma, Maria Arnal i Marce Bagés, Todos Tus Muertos argentinarrak eta Yo Ciervo.

Gainera, Castillito Stagetik DJ hauek igaroko dira: Dimelow Crew, Eddie Mae B2b Les Alsborregach, El_Txef_A, Gazta, Le113, This Ist eta Woyzero.