Publizitatea
Itxi

2017/09/14

09:41

Musika

Irailak 28 – Urriak 1

Jose Merce, Niamh Ni Charra, Souad Massi eta Kukai, Getxoko folk jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Irailaren 28tik urriaren 1era izango da jaialdia, eta kontzertu nagusietan flamenkoaz, Irlandako eta Aljeriako musikaz eta euskal dantzez gozatu ahalko da.

  • Souad Massi aljeriarrak larunbatean, hilak 29, joko du

    Souad Massi aljeriarrak larunbatean, hilak 29, joko du

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Folk Getxo BBK nazioarteko jaialdiaren 33. edizioa ospatuko dute irailaren 28tik urriaren 1era bitartean, eta Jose Merce flamenko abeslaria, Niamh Ni Charra artista irlandarra, Souad Massi kantautore aljeriarra eta Kukai euskal dantza taldea izango dira saio nagusietan. Guztira, 11 kontzertu antolatu ditu jaialdiak, eta kaleko banden desfileak ere egongo dira.

Antolatzaileek iragarri dutenez, jaialdiaren saio guztiak Areetako Geltokia plazan izango dira, haurrentzako ikuskizuna izan ezik. Ohi denez, saio nagusiak 21:00etan hasiko dira, eta 18:30ean eta 23:00etan ere izango dira kontzertuak. Haurrentzako saioa urriaren 1ean izango da, Areetako Andres Isasi musika eskolan, 11:00etan eta 12:30ean.

Jarduera asko egongo dira Areetako Geltokia plazan, esaterako, gobernuz kanpoko zenbait erakunderen eta elkarteren postuak bilduko dituen Gune Solidarioa, Munduko Eskulanen Azoka eta hainbat herritako jakiak eskaintzen dituen Munduko Terraza.

Saio nagusiei dagokienez, Niamh Ni Charra biolin-jotzaile eta abeslari irlandarrak hasiko du jaialdia, irailaren 28an, Ibon Koteron albokariak eta Xabi Aburruzaga trikitilariak lagunduta. Biharamunean, hilaren 29an, Jose Merce izango da protagonista, egungo abeslari flamenko famatuenetako bat.

Kontzertu nagusien egitaraua biribiltzeko, Souad Massi abeslari aljeriarra eta Kukai dantza taldearen "Lotuneak" proiektu berria izango dira Getxon. Kukaik zenbait artistaren laguntza izan du ikuskizunean, besteak beste, Carlos Nuñez, Maria Berasarte eta Iñaki Salvadorrena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena